Altzania (mendilerroa) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aratz |
Garaiera | 1.443 m |
Mota | mendilerro |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°54′21″N 2°15′38″W / 42.90593°N 2.26044°W |
Honen parte da | Aizkorri-Aratz |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Altzania Araba eta Gipuzkoa arteko mugan dauden hiru mendilerroetako bat da, Elgearekin eta Urkillarekin batera. Altzaniako mendilerroak alde batean Asparrena eta bestean Zegama udalerriak bereizten ditu.
Aizkorriko mendilerroaren ekialdeko jarraipena da, tartean Lizarrateko igarobidea dugula. Are ekialderago eta hegoalderantz, aldiz, Altzaniak Entziako mendiak ditu mugakide.
Ziordiako (Nafarroa Garaia) udalerria ere mendigunetik hurbil dago, ekialdean. Izan ere, ekialdeko muturrean tontor batzuk Nafarroako mugetan kokatuta daude.