Amalariko I.a Jerusalemgoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1136 |
Herrialdea | Jerusalemgo Erresuma |
Heriotza | Jerusalem, 1174ko uztailaren 11 (37/38 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: disenteria |
Familia | |
Aita | Fulko Jerusalemgoa |
Ama | Melisenda Jerusalemgoa |
Ezkontidea(k) | Agnes of Courtenay (en) (1157 - Maria Komnene (en) (1167ko abuztuaren 29a - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Leinua | House of Anjou (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | monarka |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Jerusalemite Civil War (en) Crusader invasions of Egypt (en) Siege of Ascalon (en) |
Amalariko I.a (latinez: Amalricus; frantsesez: Amaury; 1136 – Jerusalem, 1174ko uztailaren 11) Jerusalemgo Erresuma Latindarreko erregea izan zen.
Fulko eta Melisendaren bigarren semea izan zen. Errege izan aurretik, Jaffa eta Ascalongo kondea izan zen. 1157an Ines Courtenaykoarekin ezkondu zen. 1163an Jerusalemgo errege bihurtu zen Balduin III.aren anaia nagusia hil ondoren.
Bere erregealdian, Bizantziar Inperioarekin aliantza sakondu zuen. Bi estatuek Egipto inbaditu zuten arrakastarik gabe. Jerusalemgo hiru errege-erreginaren aita izan zen: Sibila, Balduin IV.a eta Elisabet I.a.