Amalur | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Baliokideak | earth goddess (en) eta Mari |
Domeinua | Lurra |
Familia | |
Seme-alabak | Eguzki Amandre eta Ilaski |
Amalur (batzuetan Ama Lur edo Ama Lurra mugatzailearekin[1]) Eguzkiaren eta Ilargiaren amatzat hartzen da Euskal mitologian. Izakiez gain, pertsonaia mitologikoen, numenen eta arimen bizileku omen da. Amalurrak landareen eta animalien bizia ziurtatzen du. Amalurrak altxor izugarriak gordetzen ditu bere baitan.[2] Fruituak eskaintzen ditu oparitzat eta bazka sortzen haziendak ugal daitezen. Urrez beteriko idinarruak aipatzen dira mendi eta leize anitzetan, eta gizaki ugari saiatu izan da hainbat leku-zulatzen mito horiei jarraikiz. Besteak beste, Ataungo Urrezulon, Mairulegorretako leizean, Nabarnizko Maruelexan, Dimako Baltzolan, Goronaetako Iruaxpen, Puterrin...
Diru-txanponak eskaintzen zitzaizkiola esaten du Barandianek, kobazulo batzuetan aurkitutako txanponen arabera, mesedeak jasotzeko esperantzaren ordainean.[3] Eliza katolikoak ohitura hori bereganatu, eta baseliza barruetan txanponak uztea salbazio meritua bihurtu du: Done Mikel Aralarkoaren santutegian, Usurbilgo Urdaiaga auzoko San Esteban baselizan, Hernaniko Zikuñako Amaren baselizan, Orioko San Joan elizan, Zegamako San Pedron, Asteasuko Santa Marinan, eta beste hainbat eta hainbatetan.