Amanita | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Amanitaceae |
Generoa | Amanita Pers. (1794)
|
Amanita onddo basidiomizeten generoa da, agarikaleen ordenakoa.[1] Amanita generoak gutxi gorabehera 600 espezie agariko dauzka; batzuk munduko onddo toxikoenetarikoak dira; beste batzuk aldiz, ondo kontsideratutako espezie jangarriak. Genero hau onddoen intoxikazioaren ondoriozko hilkortasunen %95aren arduraduna da. Onddo hauetan dagoen toxina potenteena α-amanitina da.
Generoak onddo jangarri asko dauzka, baina mikologoek onddo jasotzaileak gogogabetzen dituzte, hauetariko edozein giza kontsumorako sailkatzeko. Aldiz, kultura batzuetan, bertako Amanita espezie jangarri handienak merkatuko elikagai garrantzitsuenak dira, bertako hazkuntza garaian.
Honen adierazle ondokoak diraː Amanita zambiana eta beste espezie mamitsu (haragitsu) batzuk Afrika erdialdean, A. basii eta antzeko espezieak Mexikon, A. caesarea eta “Blusher” Amanita rubescens Europan, eta A. chepangiana Asiako hego ekialdean. Beste espezie batzuk sukaldaritzan saltsei kolorea emateko erabiltzen dira, A. jacksonii gorria bezala, Kanadako ekialdetik Mexikoko ekialderako tartean dagoena. Espezie asko jangarriak diren ala ez ezezaguna da; batez ere Australia bezalako herrialde batean, bertan onddo asko gutxi ezagutzen baitira.
Izena seguruenik Amanus (antzinako grezia: Ἁμανός) hitzetik eratorria da, Ziliziako mendi bat. Amanita generoa, gaur egungo esanahiarekin lehenego aldiz Christian Hendrik Persoonek argitaratua izan zen 1797an.[2] Botanikako Nomenklatura Kode Internazionalaren esanetan, Persoonen Amanita kontzeptua, Amanita muscaria (L.) Pers. espezie tipo bezala ofizialki mantendu da.[3]