Amate papera (gaztelaniaz papel amate, nahuatleraz amatl) konkistaren aurretik Mesoamerikako herriek erabiltzen zuten idazteko paper antzeko materiala zen. Paper hau ez da guk ezagutzen dugun bezalakoa; zuhaitzen barruko azalez egiten bada, ekoizteko prozesua oso desberdina da eta azken produktua ehunaren itxura du gehiago paperarena baino.