Amen. 2002ko Costa-Gavras greziar-frantziar zinema zuzendari eta gidoigileak zuzendu eta idatzitako drama eta historia film bat da. Ulrich Tukur, Mathieu Kassovitz, Ion Caramitru eta Marcel Iureş aktoreek antzeztu zuten.
Filmak Bigarren Mundu Gerran zehar Holokaustoaren berri izan eta isilik mantendu ziren horiek salatzen ditu, tartean Alemaniako Eliza Luteranoa nahiz Eliza Katolikoarena ere.