Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila | |||
---|---|---|---|
Erlojuaren norantzan goitik hasita: Gettysburgeko gudua, Batasuneko John Tidball kapitainaren artileria, preso konfederatuak, USS Atlanta gerraontzia, Richmond hiriko hondakinak, Virginia, Franklingo gudua. Batasunaren estatuak eta lurraldeak Konfederazioaren estatuak eta lurraldeak | |||
Data | 1861ko apirilaren 12a – 1865eko maiatzaren 9a | ||
Lekua | Nagusiki Estatu Batuetako Hegoaldeko estatuak | ||
Emaitza | Batasunaren Garaipena eta Konfederazioaren porrota. Washington hiriko Gobernu Federalari botere gehiago eman zitzaion eta Estatu Batuetatik esklabotza abolitu zen. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila edo Sezesio Gerra (ingelesez American Civil War edota War Between the States) 1861 eta 1865 bitartean AEBetan izandako gerra zibila izan zen. 1861ean, Hegoaldeko Estatu Batuetako hamaika estatu Estatu Batuetatik banandu ziren: Richmond hiriburu aukeratu eta Jefferson Davis presidente izendatu zuten. Hartara sortu ziren Ameriketako Estatu Konfederatuak (Konfederazioa) eta berehala piztu zen gerra Washingtongo Gobernuaren aurka.
Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila lehendabiziko benetako gerra industrialetako bat izan zen. Trenbideak, baporeontziak eta kopuru handietan ekoitzitako armak ugari erabili ziren. Sherman jeneralak Georgian erabateko gerra edo gerra totalaren praktikak martxan jarri zituen eta Petersburgh inguruko trintxera edo lubaki guduak Lehen Mundu Gerrakoen aurrekariak izan ziren.
Askok lehen gerra modernotzat jo ohi dute, bai armagintzan, bai gerra egiteko eran, baita arlo askotan izan zituen berrikuntzengatik ere. Bestalde, bertan parte hartu zuten soldadu kopuruei dagokienez ere, ordu arteko gerra guztietatik nabarmendu zen, gizateriaren historian lehenbiziko aldiz alde bakoitzetik milioitik gora gizasemek gerran parte hartu zuten aurreneko aldia izan baitzen.