Amiloidosi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | systemic disease (en) , proteostasis deficiency (en) , acquired metabolic disease (en) Patogenesia |
Espezialitatea | endokrinologia, Kardiologia hematologia |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | acetylcysteine (en) , melphalan (en) , pomalidomide (en) , (RS)-lenalidomide (en) , bortezomib (en) , dexametasona, ixazomib (en) eta Talidomida |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E85, E85.9, E85.8, E85.0, E85.2, E85.4, E85.1 eta E85.3 |
GNS-9-MK | 277.3 eta 277.30 |
OMIM | 105210 |
DiseasesDB | 633 |
MeSH | D000686 |
Disease Ontology ID | DOID:9120 |
Amiloidosia[1] izaera proteikoa duen substantzia bat organo batean edo gehiagotan pilatzen den egoera da. Material hori ezin denez deskonposatu, organoaren funtzio normala nahasten du. Urte luzez dialisian egon diren pertsonek sarritan garatzen dute amiloidosia, dialisian erabiltzen diren mintz artifizialek ez baitute proteina moduko materialik iragazten odoletik kanporatzeko. Giltzurrunetan, luzarora, proteinuria, sindrome nefrotikoa eta gutxiegitasuna ekar ditzake.[2]
Gaixotasuna progresiboa da, eta, neurri handi batean, jatorrizko gaixotasunekin lotuta dago; kasu askotan, bilakaera kaltegarria du, baina infekzioen, tumore erauzgarri edo sendagarrien eta beste tratamendu batzuen kasuetan ager daiteke.