Amonen Apaiz Gorena, Amon jainkoaren kleroko autoritate nagusiena zen Antzinako Egipton. "Amonen lehen profeta" ere deitzen zitzaion.
Laguntzaile bezala, goi eta behe klero bat zituen.
Apaiz purifikatzaileek jainkoaren ontzia eramaten zuten prozesioetan, tenplua purifikatzen zuten eta estatuak dotoretzen zituzten; apaiz irakurleak erritualaz arduratzen ziren.
Egiptoko pertsonarik aberatsenen artean egotera iritsi ziren, lurrak eta abereak baitzituzten, baita bere karguko langile asko ere, eta nomoetatik zergak jasotzen zituzten. Honek, Amonen apaizen boterearen gehitzea eragingo du, pixkana-pixkana, eragin politiko handiagoa hartuko dutena, errege familiako partaide bezala izendatuak izateraino.
Amonen kleroari buruzko lehen aipamenak XII. dinastian daude.
Botere gehien izango duten garaia, XX. dinastia, XXI. dinastia eta XXII. dinastia izango da.