Amua arrain-harrapaketarako erabiltzen den gailu bat da. Aspalditik erabiltzen dute arrantzaleek uretan zein lehorretik arrainak harrapatzeko. 2012an Okinawa uharteko haitzulo batean mundu osoan topaturiko amurik zaharrena aurkitu zuten, duela 23.000 urtekoa. 2005ean, Forbes aldizkariak giza historian erabilgarrienak diren hogei tresnen artean aipatu zuen.[1]