Ana Boleyn | |||
---|---|---|---|
1533 - 1536 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Boleyn | ||
Jaiotza | Blickling Hall, 1507 | ||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Londresko dorrea, 1536ko maiatzaren 19a (28/29 urte) | ||
Hobiratze lekua | Church of St Peter ad Vincula, Tower Hamlets (en) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: burugabetzea | ||
Familia | |||
Aita | Thomas Boleyn, 1st Earl of Wiltshire | ||
Ama | Elizabeth Boleyn, Countess of Wiltshire | ||
Ezkontidea(k) | Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1533ko urtarrilaren 25a (egutegi gregorianoa) - 1536ko maiatzaren 19a) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Boleyn family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata, lagun egiteko andrea eta monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | anglikanismoa | ||
Ana Boleyn[1] (ingelesez: Anne Boleyn) Ingalaterrako erregina ezkontide bat izan zen, Pembrokeko lehen markesa. Bere jaiotza urtea 1507an jartzen ohi zen, baina historialari modernoenek 1501ean ezartzen dute (-1536ko maiatzak 19). Ana Henrike VIII.a Ingalaterrakoa erregearen bigarren emaztea izan zen, baita Elisabet I.a Ingalaterrakoaren ama ere. Henri eta Anaren arteko ezkontza, eta azken honen ondorengo exekuzioa erreforma ingelesa izan zen astindu erlijioso eta politiko nabarmenaren hasiera konplexua izan zen. "Ingalaterrak sekula izan duen erregina ezkontiderik eraginkor eta garrantzitsuena" deitu izan dute.
Ana Boleyn oso ezaguna da adulterioa, intzestua eta traizioa egotzita burua moztu ziotelako. Oso onartua dago kargu guzti horietatik errugabea zela, eta beranduago Ingalaterrako kultura protestantean martiri bezala gogoratua izan zen, bereziki John Foxeren lanengatik. Bere bizitza eleberri, antzezlan, kantu, opera, telebistako drama eta film ugaritan egokitua izan da, horien artean Anne of the Thousand Days, The Other Boleyn Girl (Boleyn ahizpak), The Tudors, The Six Wives of Henry VIII eta Doommed Queen Anne.
Azken urteetan, berari buruzko iritzi akademiko eta historikoa orokorrean aldekoa izan da (neurri handi batean Eric Ivesek 1986an eta 2004an idatzitako bi biografia luzeri esker). David Starkey, David Loades, John Guy, Retha Warnicke eta Diarmaid Maccullochen lanak ere Anaren aldekoak edo honi buruzko miresmena erakusten dutenak izan dira. Joanna Denny eta Karen Lindsey feministaren biografia ezagunek ere antzera jorratu zuten. Salbuespen nabarmengarri bat Alison Weir idazle britainiarraren lanetik dator, honen liburuak, sarri, Anarekin askoz kritikoagoak direlarik.