Andatza (mendia)

Artikulu hau mendiari buruzkoa da; Aiako auzoa buruzkoa beste hau da: «Andatza (argipena)».
Andatza
Datu orokorrak
Garaiera562 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°14′53″N 2°04′28″W / 43.247928°N 2.074322°W / 43.247928; -2.074322
MendikateaAndatzako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bideaUsurbiletik

Andatza Gipuzkoako iparraldeko mendi bat da. Gailurrak 562 metroko garaiera du. Iparretik Usurbil herria du oinean, eta hegoaldetik Zizurkil da gertuen dagoen herria. Mendebaldean Aia herriko Andatza auzoa dago. Egun, basoak estalita dago; ez da, ordea, berezko basoa, baizik eta intsinis pinuen landaketak gehienbat. Gailurrean, gurutze handi bat dago, mendi-aterpea, eta txangozaleentzat mahaiak eta beste azpiegitura zenbait. Maiatzaren lehen igandean Andatza eguna ospatzen da. Mendia GR 34 (Donostia-Arantzazu) ibilbide luzeak zeharkatzen du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne