- Artikulu hau futbolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ander Barrenetxea».
Ander Barrenetxea Muguruza[1] (Donostia, Gipuzkoa, 2001eko abenduaren 27a) gipuzkoar futbolari ezkertia da. Gaur egun Errealeko 1. taldean jokatzen du, eta 16 urte zituenean egin zuen debuta. 19-20 denboraldirako, 17 urte bakarrik zituela, lehen mailarako jauzia egin zuen. Eskuin zein ezker hegalean jokatzeko gai da eta bere banakako jokaldietarako gaitasunagatik nabarmentzen da. Azu Muguruza IDK Gipuzkoa taldeko entrenatzailea ama du. 2018ko abenduaren 21ean bere lehen partidua jokatu zuen lehen taldearekin; 85. minutuan sartu zen Alavesen aurka.
- ↑ Abizena Muguruza idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Mugurutza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia