Anders als die Andern | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1919 |
Izenburua | Anders als die Andern |
Jatorrizko hizkuntza | alemana baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta film mutua |
Iraupena | 50 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Oswald |
Gidoigilea(k) | Magnus Hirschfeld Richard Oswald |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Oswald |
Edizioa | Stefan Drößler (en) |
Argazki-zuzendaria | Max Fassbender (en) |
Anders als die Andern (euskaraz: «Besteak ez bezalakoa») 1919ko Richard Oswald ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da, homosexualitatea positiboki irudikatu zuen lehen filmtzat jotzen dena.[1]
Weimarko Errepublikak urtebete zuen Oswaldek filma egin zuenean. 1918ko azaroan zentsura bertan behera gelditu zenez gero, pelikula grabatzea erabaki zuen. Pelikulak hautsak harrotu zituen, eta 1920. urtean zentsura berrezarri zuten Alemanian. Urte hartan filma debekatu zuten: soilik mediku eta ikerlariek zuten hura ikusteko baimena. Hamarkada bat geroago, 1933an, nazismoak film horren kopiak erre zituen. Hala egin zuen sexu zientzietako institutuko artxiboekin ere. Baina nazismoak ezin izan zuen filma erabat desagerrarazi, kopia bat gorde baitzen Ukrainan. Municheko museoak aurkitu zuen kopia hori.[2]
Berria
izeneko erreferentziarako