Andrei Nikolaevitx Kolmogorov (errusieraz: Андрей Николаевич Колмогоров, ɐnˈdrʲej nʲɪkɐˈlajɪvʲɪtɕ kəlmɐˈɡorəf ahoskatua; Tambov, Errusiar Inperioa, 1903ko apirilaren 25 – Mosku, 1987ko urriaren 20) Sobietar Batasuneko matematikari ospetsu bat izan zen, mundu osoan ezaguna probabilitate-teorian egin zituen ekarpenengatik. Ildo horretatik, berari zor zaio probabilitatearen eraketa axiomatikoa. Matematikaren hezkuntza eta sustapen arloetan ere ahalegin handiak egin zituen.