Androidmugikorrentzakosistema eragilea da, Linux nukleoan oinarritutakoa. Hasiera batean Googlek garatu zuen, eta gaur egun Open Handset Allianceek garatzen du. Android sistemaren kaleratze aurkezpena 2007koazaroaren 5ean izan zen, Open Handset Alliancen jaiotzarekin batera. Elkarte honen helburua gailu mugikorrentzako estandar irekiak zabaltzean datza. Honela, edozein garatzailek garatu ditzake Android plataformarentzako aplikazioak, Googlek banatutako SDK-ren bitartez. Androiden kode gehiena Apache lizentzia libre eta irekian dago argitaratua.