Anestesiko lokala gorputzeko zona jakin eta mugatu batean, berehalako eta erabateko sorgortasun edo sentikortasunik eza eragiten duen substantzia da.[1] Sendagai honen efektuak modu iragankorrean eta hautemangarrian nerbio eta muskulu lokalizatuen mintzen bidez bulkada elektrikoa bideratzea eragozten du. Beraz, funtzio motorra ere blokeatzen da, gihar leunean izan ezik, oxitozinak (hipofisiak askatutako hormona) estimulatzen jarraitzen baitu.
Gaur egun erabiltzen diren anestesiko lokal asko krema edo aerosol (lidokaina) edo ahoko piluletan (benzokaina) erabiltzen dira.