Angela's Ashes (euskaraz Angelaren errautsak) 1999. urteko Alan Parker ingeles zinema zuzendariaren drama filma bat da. Berez, filma hau izen bereko Frank McCourt idazleak bere familiari buruzko Angela's Ashes eleberriaren zinemarako egokitzapena da.
Gaia eta istorioari dagokionez 2000an Stephen Frearsek zuzendutako Liam filmarekin antzekotasun handia du.