Angela Burdett-Coutts | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1814ko apirilaren 21a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Londres, 1906ko abenduaren 30a (92 urte) |
Hobiratze lekua | Westminster abadia |
Heriotza modua | : bronkitisa |
Familia | |
Aita | Francis Burdett |
Ama | Sophia, Lady Burdett |
Ezkontidea(k) | William Burdett-Coutts (1881eko otsailaren 12a - |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | filantropoa |
![]() ![]() |
Angela Georgina Burdett-Coutts, lehenengo Burdett-Coutts baronesa (Londres, Britainia Handia, 1814ko apirilaren 21a - ib., 1906ko abenduaren 30a), XIX. mendeko filantropoa eta pintura-bildumagilea izan zen. Sir Francis Burdett, bosgarren Baronet eta Sofia Coutts-en alaba zen. Amaren aldeko aitona Thomas Coutts bankaria zen. 1837an, Ingalaterrako emakume aberatsenetako bat bihurtu zen, Harriot Mellon amaordearen heriotzaren ondoren, bere aitonaren 1.8 milioi inguruko dirutza jaso zuenean (2018an £160,000,000 euro). Aitaren eta aitonaren abizenak hartu zituen, erreal lizentziagatik, Burdett-Coutts bihurtzeko. Eduardo VII.a Erresuma Batukoak honelaxe deskribatu zuen:
"Nire amaren, VictoriaErresuma Batukoaren ondoren, erresumako emakumerik nabarmenena".