Angula

Angulek, itsasoko ur gazitik gezara igarotzean, azala gardena dute oraindik eta bihotza ikusgai.
Angulak olio eta baratxuriarekin, euskal sukaldaritzako jaki estimatua.

Angula[1][2] edo txitxardina[3] aingira kumea da.

Euskal gastronomian oso jaki estimatua da, besteak beste oliba olioa eta baratxuriarekin edo arrautzopilean. Saltzen dutenean, gramo bateko pisua, 8 zentimetroko luzera eta bi edo hiru urte ditu, Arrantza ditzaketen arrainkume bakarra legearen arabera hain zuzen ere. Egosiak saltzen dira, bizirik daudenean gardenak direlako. Oso arrain garestia delako, surimizko ordezko merkea du, "gula" izen komertzialez ezaguna.

  1. «Angula». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2025-01-02.)
  2. Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode1137-439X..
  3. «Txitxardin». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2025-01-02.)

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne