Angurri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Cucurbitales |
Familia | Cucurbitaceae |
Leinua | Benincaseae |
Generoa | Citrullus |
Espeziea | Citrullus lanatus |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | angurri, angurri-hazi, angurri-haziaren olio, angurri-zuku eta Kalahariren meloi olioa |
Basionimoa | Momordica lanata |
Genomaren kokapena | plants.ensembl.org… |
Angurria edo sandia (Citrullus lanatus) Citrullus generoko eta Cucurbitaceae familiako landare-espezie bat da[1][2]. Bere fruitua 25 cm-ko diametroa izan dezakeen esfera-elipsoide formakoa da. Azala, berde-zuri kolorekoa eta zurruna da; mamia, berriz, gorri edo hori kolorekoa eta bigunagoa da. Mamia jan daiteke eta zapore gozoa du. Normalean gordin kontsumitzen da. Angurria urez, bitaminez eta mineralez hornituta dagoen jakia da. Hala ere, kaloria gutxiko elikagaia da.