Kimika organikoan anhidrido (azido) esaten zaie R(CO)O(CO) R' funtzio-taldea duten konposatuei. Urarekin erreakzionatuz azido karboxilikoak sortzen dituzte[1], adibidez.
Industria kimikoan anhidridoek erabilera ugari dituzte, besteak beste, substratuetan azetilo taldea txertatzeko baliatzen direlako.[2]
Garai batean, kimika ez-organikoan ere baliatzen zen anhidrido terminoa ez-metalen oxidoak izendatzeko. Gaur egun erabilera hori baztetuta dago. Adibidez lehen anhidrido karbonikoa zena karbono dioxido da orain[3].