Anjel Lekuona Beitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Busturia, 1913ko martxoaren 1a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Hradištko, 1945eko apirilaren 9a (32 urte) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | egurgilea eta militarra |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea Espainiako Bigarren Errepublika |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Anjel Lekuona Beitia (Busturia, Bizkaia, 1913 – Hradištko, Txekia, 1945) miliziano edo gudari bat izan zen, nazien kontzentrazio esparru batean eraila izan zena. Francoren estatu kolpearen ostean Errepublikaren alde Euskal Herrian, Kantabrian eta Asturiasen borrokatu ostean, beste borrokalari asko bezala, itsasontziz Frantziara iritsita, Kataluniara sartu zen, frankisten aurkako borrokan jarraitzera. Katalunia faxisten esku erori zenean, Frantziara ihes egin zuen; Gurseko kontzentrazio esparruan denbora batez egon ostean, naziek Frantzia okupatu eta gero, 1943an, Gestapok atxilotu zuen, Erresistentziarentzat lanean ari zelakoan. Buchenwaldeko kontzentrazio esparrura, lehenik, eta Flossenbürgera, gero, eraman zuten. Azken kontzentrazio esparru horren adar bat zen Hradištkoko esparruan hil zuten tiroz.