Anna Karenina 2012ko film erromantikoa da, Joe Wright zinemagileak zuzendutakoa. Lev Tolstoik 1877an idatzitako Anna Karenina eleberriaren egokitzapena da, Tom Stoppardek egindakoa. Keira Knightleyk antzeztu zuen Anna Kareninaren rola, eta Matthew Macfadyen, Kelly Macdonald, Domhnall Gleeson eta Alicia Vikander izan ziren gainerako aktore nagusiak.[1]