Anne Isabella Noel Byron | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Isabella Milbanke |
Jaiotza | Durham, 1792ko maiatzaren 17a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Britainia Handiko Erresuma 1801eko urtarrilaren 1a) Erresuma Batua |
Bizilekua | Seaham Hall (en) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Londres, 1860ko maiatzaren 16a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Kensal Greengo hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: bularreko minbizia |
Familia | |
Aita | Sir Ralph Milbanke, 6th Baronet |
Ama | Judith Noel |
Ezkontidea(k) | Lord Byron (1815eko urtarrilaren 2a - 1816) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | William Frend (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, matematikaria, idazlea, aristokrata eta aktibista |
Anna Isabella Noel Byron, jaiotzaz Anna Isabella Milbanke, ezaguna Lady Byron izenez (Durham, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1792ko maiatzaren 17a – Londres, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1860ko maiatzaren 16a) ingeles matematikaria, idazlea, poeta, aristokrata eta aktibista izan zen, 11. Wentworth- baronesa eta Byron baronesa. Matematika eta astronomia ikasi zituen, eta garai hartan bizi zuten garapenarekiko interes paraleloa erakutsi zuen zientzia horietan. Haren kezkek gizarte-desberdintasunak hobetzen saiatzera bultzatu zuten, eta ahalegin handia egin zuen bide horretan. Ealing Grove School sortu zuen, Emanuel de Fellenbergen printzipio pedagogikoetan oinarrituta. Antiesklabista eta emakumeen eskubide-berdintasunaren aldeko borrokalaria izan zen.[1][2][3]
Alaba bat izan zuen, Ada Lovelace matematikaria. Alaba Ada Lovelacek matematikari gisa lan egin zuen Charles Babbagerekin, informatikaren aitzindariarekin, eta lehen programatzailea deitzen zaio.[1][4]