Anne Perry

Anne Perry

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuliet Marion Hulme
JaiotzaLondres1938ko urriaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLos Angeles2023ko apirilaren 10a (84 urte)
Familia
AitaHenry Rainsford Hulme
Hezkuntza
HeziketaChristchurch Girls' High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, haur literaturaren idazlea eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak
InfluentziakMario Lanza (en) Itzuli
Genero artistikoadetektibe-fizkioa
historical mystery (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAzken Egunetako Santuen Jesukristoren Eliza

anneperry.co.uk
IMDB: nm0674971 Facebook: AnnePerryAuthor Twitter: AnnePerryWriter Musicbrainz: 698e66b8-3a34-4914-b550-d40bc4ff90f3 Edit the value on Wikidata

Anne Perry (jaiotza-izena: Juliet Hulme ; Londres, Ingalaterra, 1938ko urriaren 28a - Los Angeles, 2023ko apirilaren 10a) britainiar eleberrigilea izan zen.

15 urte zituela, bere lagun Paulinerekin batera haren ama hil zuten, eta oso gazteak zirenez bost urteren buruan aske ziren arren, berebiziko eragina izan zuen gertaera hark bere bizitzan. Espetxetik atera ondoren izena aldatu eta historiako ikasketak egin zituen unibertsitatean, eta gero lanean hasi zen. 1993. urtean Izaki zerutarrak filma estreinatu zen arte ez zen bere benetako nortasunaren berri zabaldu. Orduan jakin zen Anne Perry polizia-eleberrien idazlea hilketa haren arduradunetako bat zela, baina horrek ez zuen bere ospea ilundu. Izan ere, hogei eleberritik gora idatzi ditu, eta zortzi milioi aletik gora saldu ditu mundu guztian zehar; Agatha Christie berritzat hartzen dute askok. Bere eleberri gehienak Viktoria erreginaren agintaldian girotuak dira, eta beren osagai aipagarrienak pertsonaiak dira, egileak pertsonaiez egiten duen ikerketa, zehazkiago. Pitt inspektorea da bere eleberri askotako protagonista, gizakiaren ahultasunaren aurrean eskuzabal eta ulerkor jokatzen duen gizona; ez da harritzekoa ezaugarri horiez hornitu izana bere protagonista, izan ere, egileak berak esan ohi duenez, bere helburua da irakurleei ulertaraztea gizakia une jakin batzuetan edozer egiteko gai izan daitekeela, eta ezin dugula inor arintasunez epaitu. Carter Streeteko hilketak (1976) lanarekin hasi zen ospea irabazten, eta haren ondoren argitaratu zituen Pentecost Alleyko prostituta, Tamesisen itoa, Callanter Squareko hilotzak, Cardington Crescenten pozoitzen, etab.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne