Anne Revere | |
---|---|
(1940) | |
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1903ko ekainaren 25a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Locust Valley, 1990eko abenduaren 18a (87 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Wellesley College |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | |
|
Anne Revere (New York, 1903ko ekainaren 25a - Locust Valley, New York, 1990eko azaroaren 18a) estatubatuar aktorea izan zen.
Anne Revere New Yorken jaio zen eta Paul Revere abertzalearen ondorengoa zen. Antzerki taldeetan hasi zuen bere ibilbidea eta 1931n Broadwayn debutatu zuen. 1934 eta 1951 artean, hiru dozena filmetan parte hartu zuen, eta normalean amaren rola antzeztu zuen.
1951n aktoreen sindikatutik dimititu zuen Alderdi Komunistako kide zenean. Geroago, uko egin zion Estatubatuarren Aurkako Jardueren Batzordearen aurrean deklaratzeari, eta zerrenda beltzean sartu zuten. Bi hamarkada eman zituen antzeztu ezinik.
1945ean Oscar saria irabazi zuen National Velvet filmean egindako lanagatik, eta bi aldiz izendatu zuten The Song of Bernadette eta Gentleman's Agreement filmengatik.