Annie Lennox | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Aberdeen, 1954ko abenduaren 25a (70 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | Ingeles britainiarra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Mitchell Besser |
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Music Harlaw Academy (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, kantugilea, estudioko musikaria, music video director (en) , egile abeslaria eta HIV/AIDS activist (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Eurythmics Edinburgoko Errege-elkartea The Tourists |
Genero artistikoa | pop musika new wave musika rock |
Ahots mota | kontraltoa |
Musika instrumentua | pianoa ahotsa Moko-txirula |
Diskoetxea | 19 Recordings Arista Records Decca Records RCA Records |
annielennox.com | |
|
Annie Lennox (Aberdeen, 1954ko abenduaren 25a) eskoziar kantautorea eta ekintzaile politikoa da. 1980an Eurythmics taldea eratu zuen David A. Stewartekin batera; bikotearen abesti arrakastatsuenetako batzuk «Sweet Dreams (Are Made of This)», «Here Comes the Rain Again» eta «Who’s That Girl?» izan ziren. 1992an Diva atera zuen, bakarkako lehen albuma; horren ostean, besteak beste, Medusa, Bare eta Songs of Mass Destruction diskoak kaleratu zituen. 2004an Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen, The Lord of the Rings: The Return of the King fimeko «Into the West» kantarekin[1].