Anomero

D-glukopiranosaren α eta β anomeroak

Kimikan anomero esaten zaio 5 karbono-atomo baino gehiagoko monosakarido baten isomeroari zeinak lotura hemiazetaliko bat garatu duen. Horri esker, egitura zikliko bat har dezake, eta bi posizio zehatz ditzake hidroxilo taldearentzat: α, edo β, planoaren azpiko orientazioaren arabera, edo planoaren gainekoa, Haworth-en proiekzio batean.

Anomeroetan estereoisomero edo diastereomero ia berdin-berdinak, karbono anomerikoan bakarrik bereizten dira, hau da, aldehido edo zetona talde funtzionala azukrearen kate ireki gisa daraman karbono-atomoan[1].

  1. Anomero. Zientzia eta teknokogia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar Fundazioa.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne