Antea (Heg.)[1], halaber dama (Ipar.), larru onduaren ifrentzua da, bereziki altzearen larruarena. Haragiaren aldea kanpotik ikusgai egoteko landu den larru-mota da. Haragiaren aldea lixatu egiten da, belus-itxurako gainazala izan dadin.
Antea beroki, osagarri eta oinetakoentzako erabiltzen da, baina, zaiketa berezi bat eskatzen duenez, ezin daiteke edonon erabili. Lehorrean garbitzea dago, edo mekanikoki latexez. Dena dela, damazko oinetakoak eskuz txorrotako urez garbi daitezke horretarako sortutako ekoizkinez. Hori dela-eta, antezko oinetakoak neguko oinetako gisa oso egokiak dira, larru arruntezko oinetakoei distira emateak itzulizkoak garbitzea baino askoz luzeago jotzen duelako.