Antefixa (latinez: antefixa "aurrean jarria") apaingarri arkitektoniko mota bat da, teila-ilaren oinarrian jartzen dena. Eraikin handietan harrizkoak izan ohi dira eta eraikin txikietan zeramikazkoak. Erromatar garaian erabili ziren gehien bat hainbat eraikin eta etxeetako teilatuetan.