Anthony Hope | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1863ko otsailaren 9a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Walton on the Hill (en) ![]() |
Hobiratze lekua | Church of St. Mary & St. Nicholas, Leatherhead (en) ![]() |
Heriotza modua | berezko heriotza: laringeko minbizia |
Familia | |
Aita | Edward C. Hawkins |
Hezkuntza | |
Heziketa | Balliol College St John's School, Leatherhead (en) ![]() |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | barristerra, idazlea, eleberrigilea eta legelari-poeta |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Sir Anthony Hope Hawkins, (1863ko otsailaren 9a – 1933ko uztailaren 8a) idazle ingelesa izan zen. Ruritania deritzon alegiazko herrian girotutako lanek famatu zuten, eta batik bat The prisoner of Zenda eleberriak (1894). Erresuma horretan ere kokatu zituen The Heart of Princess Osra ipuin bilduma eta Rupert of Hentzau (1898) eleberria.
Hope Londresen jaio zen. Abokatu izateko ikasketak egin zituen eta langintza horretan jardun zuen 1894 arte.
1890ean bere lehen literatur lana osatu zuen: A Man of Mark. 1894an Westminster Gazette argitalpenak The Dolly Dialogues atera zuen aldian-aldian. Urte berean Zendako presoa kaleratu zuen, eta lortu zuen arrakastari esker idaztea lanbide bilakatzea lortu zuen. Eleberri eta antzerkirako testuak sortu zituen batik bat. Hor dira Nell Gwyn aktorearen bizitzaren inguruan osatutako English Nell eleberria, edo Sophy of Kravonia (1906), Zendako presoaren ildo bertsuko lana.
Lehen Mundu Gerran Britainiaren aldeko propaganda egitearren Sir titulua jaso zuen. 1927an bere autobiografia kaleratu zen: Memories and notes.
1933an Londresen hil zen eztarriko minbiziak jota.