Antisemitismoajuduen aurkako aurreiritzi, etsaitasun edo diskriminazioa da,[1] juduak erlijio-, etnia-, nahiz arraza-talde gisa ulerturik. Antisemitismoak hainbat forma hartzen ditu eta hartu ditu historian zehar, gizabanakoen gorrotoa eta erakundeetatik ezarritako jazarpena eta bereizkeria barne. Antisemitismoa arrazakeria mota bat da.[2]
Semita hitzak antisemitismoa «semita» guztien aurka zuzentzen dela ematen du, adibidez, arabiarrak, asiriarrak eta aramearrak. Termino hau, berez, hizkuntzalaritzatik hartutako adigaia da eta Arabiako penintsulatik datozen hizkuntzak izendatzeko erabiltzen da: arabiera, hebreera, feniziera, aramera, amharera, eta beste. Honen eraginez, hizkuntza hauetan mintzo diren giza-taldeak «herri semitak» moduan sailkatuak izan dira, juduak horien adar bat izanik. Hala ere, gaur egun termino hau zaharkitua dago eta ez da erabiltzen hizkuntzalaritzatik kanpo.[3][4]
Dena dela, Antisemitismus («antisemitismo») hitz konposatua 1879an erabili zen lehen aldiz Alemanian,[5]Judenhass («judu-gorrotoa») ordezkatzeko itxura zientifikoko termino gisa,[6][7][8][9][10] eta hauxe da ordutik hona izan duen erabilera.[1][6][11]