Antitesia bi sintagma, esaldi edo bertso kontrajartzen dituen figura erretoriko estilistikoa da. Antitesiak kontrajartzen dituen sintagmak aurkako ideiak aurkezten ditu.
Zenbait antitesi mota bereizten dira:
Antitesi filosofikoa, tesi baten ukapena adierazten duena;
Antitesi diskurtsiboa, bi esaldi edo bi kontzeptu kontrajarriak agertuko dira elkarren ondoan, diskurtsoa edo testua adierazkorrago gera dadin, ideia nagusia azpimarratua gera dadin.