Antoine-Augustin Cournot | |
---|---|
(1861) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gray, 1801eko abuztuaren 28a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1877ko martxoaren 31 (75 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Familia | |
Aita | Claude-Agapit Cournot |
Ama | Claire Tratif |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pensionnat normal (en) Paris Law Faculty (en) Parisko Zientzien Fakultatea |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, ekonomialaria, filosofoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Lyongo unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Influentziak | Nicolas-François Canard (en) |
Antoine-Augustin Cournot (Gray, Saona Garaia, 1801eko abuztuaren 28 – Paris, 1877ko martxoaren 31) frantses filosofo, matematikari eta ekonomialari bat izan zen. Ekonomian, ospetsua da ekonomia matematika-eredu sinpleen bitartez azaldu izateagatik, monopolioari eta duopolioari buruzko eredu ekonomiko marjinalistak besteak beste. Zientziaren filosofia eta historia ere aztertu zituen, errealitateko fenomenoak eta historia zoriaren mendean baina, aldi berean, erregularrak direla baieztatuz. Ildo horretatik, estatistika eta probabilitatearen erabilera defendatu zuen.