Antonia (alemanez: Antonias Welt, ingelesez: Antonia's Line) 1995eko Marleen Gorris herbeheretako zinema zuzendariaren komedia-drama filma bat da. Kondaira feminista gisa deskribatu izan da filmea[1], Antonia emakumezko askearen bizitza kontatuz lesbianismoa, erlijioa, heriotza, laguntasuna eta maitasuna jorratzen baititu[2].
1996ko martxoaren 25ean 1995eko Nazioarteko film onenaren Oscar Saria eskuratu zuen[3].