Antonio Tovar Llorente (Valladolid, Espainia, 1911ko maiatzaren 17a – Madril, Espainia, 1985eko abenduaren 13a) filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria izan zen. Filologia klasikoari eman zizkion ikasketak, bai eta beste hainbat hizkuntzari ere, haien artean, euskarari: egun, haren Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca argitaratzen da, Manuel Aguden eta Koldo Mitxelenaren laguntzarekin egina. Horrez gain, indoeuropar hizkuntzak, aitzinindoeuropera, Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzak (adibidez, iberiera) eta amerindiar hizkuntzak ere ikertu zituen. Dozena bat hizkuntzatan mintzatzen zen, eta beste 150 ere ulertzen zituen.