Antonio de Nebrija | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Martínez de Cala e Hinojosa |
Jaiotza | Lebrija, 1444 |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Lebrija Salamanca Bolonia Alcalá de Henares |
Lehen hizkuntza | antzinako gaztelania |
Heriotza | Alcalá de Henares, 1522ko uztailaren 2a (77/78 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Salamancako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera latina antzinako gaztelania gaztelania |
Irakaslea(k) | Petrus Martinez de Osma (en) ![]() |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa, humanista, itzultzailea, gramatikaria, unibertsitateko irakaslea, Bibliaren itzultzailea, lexikografoa eta hizkuntzalaria |
Enplegatzailea(k) | Salamancako Unibertsitatea Alcalako Unibertsitatea Boloniako Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Elio Antonio de Nebrija |
Antonio Martínez de Cala y Xarava —Antonio de Nebrija, de Nebrixa edo de Lebrija deituraz ezagunagoa— (Lebrija, Sevilla, Gaztelako koroa, 1441 – Alcala de Henares, Madril, Gaztelako koroa, 1522ko uztailaren 5a) espainiar humanista izan zen. Gaztelaniaren historian toki nabaria du, 1492an, Kristobal Kolon Ameriketara iritsi baino hiru hilabete lehenago, gaztelaniaren lehen gramatika (Gramática Castellana), latin-gaztelania hiztegi bat eta 1494. urte inguruan gaztelania-latinr beste hiztegi bat idatzi zituelako, hizkuntza moderno deiturikoen formalizazioan aitzindari bihurtzen dutenak. Gramatika moderno guztiak, europarrak (frantsesa, italiera, ingelesa, alemana, portugesa, poloniera...) zein amerindiarrak, Nebrijaren gramatikatik abiatzen dira, kronologikoki gero idatziak baitira, berrogeita hamar eta berrehun urte artean.
Horrez gain, historialaria, pedagogoa, itzultzailea, exegeta, inprimatzailea, irakaslea eta poeta ere izan zen. Irakasle eta egile gisan izan zuen ibilbidea oso luzea izan zen garai hartarako, mende erdia baino gehiago hartu baitzuen, 1470etik hasita, 1522an 81 urte zituela hil zen arte.