Antony Hewish (Fowey, Cornwall, 1924ko maiatzaren 11 - 2021eko irailaren 13a) britainiar astronomoa izan zen. Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Pulsarra aurkitu zuen (oso tarte labur eta erregularretan errepikatzen diren uhin elektromagnetikoak igortzen dituen neutroi-izarra), bere laguntzaile Jocelyn Bellekin. 1974an, Fisikako Nobel saria jaso zuen, Martin Rylerekin batera.