Antroposofia XX mendearen hasieran Rudolf Steiner pedagogoak sortu zuen pentsamendu eta espiritualtasun korronte bat da. Korronte honen helburua espirituaren fenomenoak zehaztasun guztiekin aztertzeko zientzia bat sortzea da; zientzia hori mundu fisikoa aztertzen duen zientziaren parekoa izango litzateke. Dena dela zientzia terminoa antroposofiari aplikatuta nahiko eztabaidatua izan da eta sektore tradizionalek ez dute inolaz ere onartzen.[1] Orokorrean, bestetik, hitz horrekin Steinerrek utzitako obra guztia izendatu egiten du.
Antroposofiaren oinarriak diziplina eta zientzia desberdinetan aplikatu egin dira, esaterako, pedagogian (Waldorf hezkuntza), nekazaritzan (nekazaritza biodinamikoa) eta medikuntza antroposofikoan.[2]