Antso VII.a Nafarroakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1194 - 1234 ← Antso VI.a Nafarroakoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tutera, 1154 | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Tutera, 1234ko apirilaren 7a (79/80 urte) | ||
Hobiratze lekua | San Agustinen kapera | ||
Familia | |||
Aita | Antso VI.a Nafarroakoa | ||
Ama | Antsa Gaztelakoa | ||
Ezkontidea(k) | Konstantzia Tolosakoa | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Ximeno etxea | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara nafar-aragoiera gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria |
Antso VII.a Azkarra[1] (?, 1154 – Tutera, 1234ko apirilaren 7a) Nafarroako erregea izan zen (1194-1234). Antso nafar etxeko edo ximenotarren bigarren aldiko dinastiaren azken monarka izan zen eta, beraz, bertako dinastien azkenekoa. Bere garai aztoratuan, ekimen handia agertu zuen oreka bihurrien erdian, eta hainbat kanpaina militarretan parte hartu. Bere erregealdiko 1199-1200. urteetako Nafarroako Erresumaren inbasioa, Nafarroa itsasaldea galduz, eta 1212ko Navas de Tolosako Gudua erabakigarriak izan ziren Nafarroaren eta euskaldunen hurrengo mendeetako estatuserako.