Antzinako Egiptoko nekazaritza Inperio eta kultura haren oinarrian zegoen. Nekazaritzari esker Egiptoko biztanleen kopurua handitu zen eta horren ondorioz egiptoarren boterea zabaldu egin zen. Nekazaritza hori oso ezaugarri bereziak zituen, Nilo ibaiaren aldaketekin erabat lotuta.[1] Bidaiari greziarrek, esaterako Herodoto eta Diodoro Sikulo, nekazaritza hori deskubritzerakoan haien harridura oso garbi erakutsi zuten. Egiptoarren artean, aldiz, nekazarien lana neketsu eta desatsegina bezala zegoen ikusita.
"Uholdea noizkoa zen eta nolakoa zen jakiteko, lana antolatzeko, soberakinak pilatzeko eta, beharrezkoa zenean, banatzeko, garrantzitsuak ziren faraoiaren funtzionarioak; normalean, eskribauak eta apaizak. Horien guztien gainean, sistema osoa zuzentzen faraoia zegoen".[2] Lan zuzena, azkenik, nekazarien eskuetan zegoen, gizarte mailan oso gaizki ikusita zegoen taldea.