Antzoki erromatar

Erromatar antzokia Ammanen, Jordanian

Antzoki erromatarrak aurreko antzoki greziarren bilakaera orokorretik datoz eta horren parte dira. Greziar arkitektura izan zen erromatarren eraikinetan eragin sakonenena izan zuena, eta horixe bera argi ikusten da erromatar antzokiaren egituran. Hala ere, antzoki erromatarrek badituzte desberdintasun espezifikoak, adibidez, gehienetan zimenduen gainean eraiki zirela, osorik edo partzialki, eta ez, greziarren kasuan egiten zen bezala, lurrezko obra baten edo muino baten magalean bermatuta bere osotasunean. Erromatarrek egitura konplexuagoak egiteko gai izan ziren, adibidez, arkua erabiliz, gainera, zementuaren aurkikuntzak are abantaila handiagoa eman zien. greziarrek baino Beste desberdintasun garrantzitsu bat bazen: greziar antzokietako beheko zorua (orchestra) zirkularrak ziren, eta harmailek zirkulu ahalik eta egokien inguratzeko, zirkulu erdia gainditzen zuen oinplano bat marrazten zuten, erromatar beheko zorua, ordea, zirkulu erdiaren forma zuen, eta bai eta inguruan hedatzen zen eserlekuen oinplanoa ere.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne