Anya-Josephine Taylor-Joy (Miami, 1996ko apirilaren 16a) aktorea eta modeloa da. AEBetan jaioa, Buenos Aires eta Londresen hazi zen.
Telebistan paper txikiak egin ondoren, The Witch (2015) beldurrezko filmean izan zuen lehen agerpena zineman. Ondoren Split (2017) beldurrezko filmean eta Thoroughbreds (2017) umore beltzezko filmean protagonista izan zen. The Miniaturist (2017) minisailan, Peaky Blinders (2019) eta The Dark Crystal: Age of Resistance (2019) telesailetan eta Glass superheroi filmean ere aritu zen.
Taylor-Joyk kritika onak jaso zituen Emma (2020) filmean eta, bereziki, The Queen's Gambit (2020) minisailan egindako protagonista lanengatik. Azken honengatik hainbat sari eskuratu zituen, besteak beste Urrezko Globo Sari bat.