Apatx zenbait ugaztun handiren oina osatzen duen adarkizko azal lodia da.[1] Azazkal garatua da, keratinaz osaturik.
Apatxen gainean dabilen ugaztunak digitigrado dute izena, oin-zolaren gainean dabilenak, berriz, plantigradoak. Artiodaktiloek- ardiek, ahuntzek, gameluek edo txerriek- apatx bikoitiak dituzte; perisodaktiloek- zaldiek, astoek, errinozeroek-, berriz, bakoitiak.
Erabilera aunitz izan dituzte, lehen erlijio-errituetan[2] edo baita itsasgarriak egiteko ere.