Apezpikua (grezieraz: επισκοπος epískopos, 'zaindaria, ikuskaria') edo gotzaina Kristau-erlijioan, elizbarruti bateko buru den pertsona da. Eliza katolikoan, ordenako sakramentua hartu duen eta presbitero eta diakonoaren gaineko maila duen gizonezkoa da[1].
Etimologiaren ikuspegitik elizbarrutian Elizaren legeak bete daitezela kontrolatu behar du. Apostoluen ordezkoa[2], Erromako apezpikua den Aita Santua eta beste apezpikuekin batera Eliza osoren erantzunkizuna du.