Apirilaren 19ko mugimendua

Apirilaren 19ko mugimendua
Datuak
Motagerrillari taldea
HerrialdeaKolonbia
Ideologialeft-wing nationalism (en) Itzuli eta Foco (en) Itzuli
Historia
Sorrera1970
Desagerpena1990

Apirilaren 19ko mugimendua, M-19 akronimoaz edota “El Eme”[1][2][3] laburduraz ezaguna dena, Kolonbiako hiri-gerrilla talde bat izan zen[4]. 1970eko apirilaren 19ko presidentetzarako hauteskundeetan izandako irregulartasunen ondoren sortu zen. Irregulartasun horien ondorioz Misael Pastrana Borrero Fronte Nazionaleko ofizialista izan zen irabazle, Gustavo Rojas Pinilla oposizioko hautagaiaren aurrean, eta goi-gobernuak eta alderdi tradizionalek antolatutako hauteskunde-iruzurraren ondorio izan ziren[5][6]. Mugimenduak Kolonbiako barne gatazka armatuan parte hartu zuen 1974ko urtarriletik 1990eko martxoan desmobilizatu zen arte. Erakundea hiri-gerrillan eta “iritzi kolpe” deiturikoetan espezializatu zen[7][8].

Mugimenduaren ideologiak nazionalismoa eta sozialismo demokratikoa ziren, eta Kolonbian demokrazia ezartzea helburu zuten. Herrialdeko beste talde batzuek ez bezala, elkarlanean aritu ziren Coordinadora Nacional Guerrillera (1984) eta Coordinadora Guerrillera Simón Bolivarrekin (1987).[9][10]

Hasieratik herriaren babesa bilatzen zuten euren ekintzekin; izan ere, hornigaiak zeramatzaten ibilgailuak erasotzen zituzten eta beraien eskualdeetako pobreen artean banatzen zituzten[11]. Robin Hood ezizenez izendatuak izatera iritsi ziren[7].

Erakundearen ekintza armatu ezagunenak ondoko hauek izan ziren: 1974an Bolivarren Ezpataren Lapurreta (zeinaren bidez ezagun egin ziren), 1979an Ipar Kantoiko Armen Lapurreta, 1980an Dominikar Errepublikako Enbaxadaren Hartzea, "El Karina"-ren hondoratzea, Aeropescaren hegazkinaren bahiketa eta Martha Nieves Ochoaren bahiketa 1981ean, 1984an Yarumalesko gudua, 1985ean Justiziaren Jauregia Hartzea, 1986an Amerikako Batailoia, 1987an Coordinadora Guerrillera Simón Bolivarren osaera eta hainbat politikari, diplomatiko, enpresari eta kazetari bahitu zituzten. Kolonbiaren historian erabakigarriak izan diren bi bake itunetan parte hartu zuten: 1984an Corintoko akordioetan eta 1990ean euren desmobilizazioa eta armak uztea eragin zuen bake-prozesuan.[12]

1990eko martxoaren 8an desmobilizatu ondoren, ezker demokratiko gisa, M-19 Aliantza Demokratikoa izenez ezaguna egin zen mugimendu politikoa sortu zuten beste batzuen artean. 1991ko Batzar Nazional Konstituziogilean indar politiko garrantzitsuenetako bat izan zen. M-19 Aliantza Demokratikoaren Mugimendua 2000ko hamarkadan desagertu zen ofizialki, bere oinarri soziala desegin zenean, kide batzuk beste mugimendu politiko batzuetara pasatzean, eta beste kasu batzuetan, talde politiko berriak sortuz.

  1. (Gaztelaniaz) Semana. (1996-01-01). «RECUERDOS DEL EME» Semana.com Últimas Noticias de Colombia y el Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  2. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (1998-04-19). «EL LEGADO DEL EME» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  3. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2004-10-15). «EL EME Y LA POLÍTICA» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  4. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2010-09-20). «M-19, una guerrilla sin precedentes (1974-1980)» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  5. (Gaztelaniaz) Spitaletta, Reinaldo. (2018-03-05). «Aquel escandaloso fraude electoral» ELESPECTADOR.COM (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  6. Arias Escobar, Felipe. Las elecciones de 1970 en la memoria. .
  7. a b Bushnell, David. (2005). Colombia, una nación a pesar de sí misma : de los tiempos precolombinos a nuestros días. Planeta ISBN 958-42-0749-0. PMC 1025969368. (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  8. (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2010-09-24). «M-19 Una guerrilla sin precedentes» El Tiempo (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  9. (Ingelesez) Leonard, Thomas; Buchenau, Jurgen; Longley, Kyle; Mount, Graeme. (2012-01-31). Encyclopedia of U.S. - Latin American Relations. CQ Press ISBN 978-1-60871-792-7. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  10. (Gaztelaniaz) Herrera, Dario Villamizar. (2017-09-12). Las guerrillas en Colombia: Una historia desde los orígenes hasta los confines. Penguin Random House Grupo Editorial Colombia ISBN 978-958-8931-97-5. (Noiz kontsultatua: 2022-04-20).
  11. Abierta, Verdad. (2017-09-30). «La masacre del suroriente de Bogotá que espera justicia hace 32 años» VerdadAbierta.com (Noiz kontsultatua: 2022-07-04).
  12. 15 lecciones con el proceso de paz con el M19. Centro de memoria histórica.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Nelliwinne