Apokaliptizismoa berandu baino lehen munduaren amaiera (apokalipsia, alegia) izango dela baieztatzen duen sinesmen edo teoria da, gehienetan hondamendi global baten ondorioz. Historian, apokaliptizismoa erlijiosoa izan da, kristautasunean, judaismoan nahiz islamean; New Age mugimendu espiritualista zenbaitek ere iragarri dute laster iznago den munduaren amaiera bat. XX. mendearen amaieratik indarra hartzen ari den sinesmena da, bereziki ingurumen arazo globalen ondorioz.