Arabako Errioxako kuadrilla | ||
---|---|---|
![]() | ||
| ||
![]() | ||
![]() Arabako Errioxa udazkenean, Guardiatik. | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Udalerriak | 15 | |
Eskualdeburua | Guardia | |
Herri handiena | Oion | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Presidentea | Joseba Fernandez Calleja (EAJ) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°36′N 2°36′W / 42.6°N 2.6°W | |
Azalera | 315,83 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 11.445 (2023: ![]() | |
Dentsitatea | 36,24 biztanle/km² | |
Datu gehigarriak | ||
Webgunea | https://arabakoerrioxa.eus/eu-es/ |
Arabako Errioxako kuadrilla edo Arabar Errioxa (ofizialki Guardia-Arabako Errioxako Eskualdea[1]) Euskal Herriko eskualde bat da, Arabako hego-mendebaldean kokaturik dagoena. Araba osatzen duten zazpi kuadrilla edo eskualde administratiboetako bat da. Euskadiko hego-mendebalde geografikoa hartzen du. Itsasoarekiko 667 metroko altuerara kokatzen da batez-beste eta 315.83km²-ko azalera dauka. 2023. urtean 11.226 biztanle zituen. Hiriburua Guardia da; hala ere, Oion da udalerririk jendetsuena (3.405 biztanle 2023an).
Ebro ibaiaren ertzean eta Toloño mendilerroaren (Kantauri mendizerra ere deitua) artean dago kokatuta, besteak beste, Toloño (1277m), Palomares (1443m), Recilla (1376m) eta Cervera (1385m), San Tirso (1333m) eta Cruz del Castillo (1431m) dira mendillerroko tontor nagusiak eta klima mediterraneoa du. Ardo ekoizpena da jarduera ekonomikorik garrantzitsuena eskualde honetan.[1]