Arabeskoa (jatorriz, italieraz arabesco[1], arabieraz توريق tawrīq, "hostotza") apaingarri mota bat da, landare geometrikoen figuraz osatua dago, baita itxura bitxia duten horri, lore, fruitu, xingola eta animalien irudi geometrikoz, beti ere, lerro gurutzatuen antolamendu korapilatsu bat osatuz. Ia beti islamiar arkitekturako eraikin jakin batzuetan agertzen dira, esaterako meskitetan.
Arabeskoaren dekorazioaren adibideak: Kordobako meskita, Mihrab-a eta Granadako Alhambra. Mudejar artean ere erabili izan zen, esaterako, Sevillako Alkazarreko Petri I.aren jauregiaren aurreko aldean.
Nolanahi ere, arabeskoa islamiar artea baino askoz zaharragoa da; izan ere, Egiptoar artean eta Asiriar monumentuetan agertzen da; etrusko, greziar eta erromatar monumentu batzuetan ere. Erdi Aroan, mota guztietako apaingarrietan erabili zen, eta Errenazimendu garaian Italian oso erabilia izan zen.
![]() |
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |